es  eu  ca  en  fr  de

casa rural adobe

casa rural adobe
landetxea - valdemaluque, soria   

Ongi etorri Adobe Landetxera

adobe landetxera  landetxerak soria

4 minutura bakarrik daude Ucero eta Cañón del Río Lobos

eta 6 minutura El Burgo de Osma, Soria


Eraikin berezia da, artisauen eran birgaitua

'Landako hotel' bat, haurrik gabe bidaiatzen
dutenentzat bereziki pentsatua

portal  sala tv  comedor  habitacion

Gure web gunearen barrualdean (laburpena):

 landa-turismoko ostatua

 landa-ostatua Sorian 

Sorian landetxe baten bila bazabiltza, kalitateko landa-turismoaz gozatzera gonbidatzen zaitugu xarma eta zapore handiko etxe berezi batean. Etxe atsegin eta lasaia duzu Adobe, tabakorik gabeko giroa eta etxeko sukaldaritza zaindua eskaintzen duena. Ezin hobea bikote nahiz haurrik gabeko lagun-talde txikientzat, toki bikaina da deskonektatzeko, lasaitzeko nahiz pilak kargatzeko.

 etxea 

Casa Rural Adobe, hain zuzen, Soriako inguru honetan tipikoa den laborarien antzinako etxe baten berreraikuntza artisaua da. Eraikin berria da, baina inork ez luke esango, egitura osoa egur zaharrez osatua baitago, hormak adobezkoak dira, eta akaberak buztinez eta kare-pinturaz zarpeatuak. Garai bateko gelak bere horretan mantendu ditugu erabilera berrira egokitzearren, eta hala, zapore handiko giroak sortu ditugu. Emaitza toki kutun, berezi eta berezko bat da.

 gelak 

Gelaka banatutako landetxe bat da Adobe. Gure bezeroentzat bost gela bikoitz ditugu; lau gelatan ohe bikoitzak ditugu eta batean bi ohe indibidual. Gela guztiak zabalak dira, kanpoaldera ematen dute eta bainu-gela dute denek, eta halaber, obrako dutxa zabal bat, komuna eta konketa dute. Denek dute telefonoa eta WIFIa.

 etxeko janaria 

Ostatuaren prezioan gosari oparo eta ugari bat sartzen da, egunari hasiera on bat emateko. Eta gauean afariak eskaintzen ditugu kartara, edo aukerako menu batean, kalitate/prezio harreman bikainarekin; bertako eta denboraldiko produktuak dira nagusi, inspirazio ingeleseko postreekin eta Ribera del Duero J.D. duten Soriako ardoekin.

 prezioak, baldintzak eta erreserbak 

Landa-ostatuaren prezioa 72,00 euro da gela bikoitza gau bakoitzeko, eta gosaria eta BEZ ere barruan daude. Prezioa berdina da urte osoan gela guztietarako eta ostalari guztientzat. Gutxieneko egonaldi bat eskatzen dugu jende gehien etortzen den datetan, eta aurrerapen txiki bat erreserba egiaztatzeko.

 bidaiarien iritziak 

Ilusio handiarekin kalitateko landa-turismoa eskaintzen ahalegintzen gara, eta gure etxean ostatu hartu duten bidaiarien iritziek azaltzen dute ongien zenbateraino asmatu dugun. Gure bezeroek Interneteko atarietan argitaratu dituzten edo postaz bidali dizkiguten iruzkinak argitaratzen ditugu hemen.


 kokapena: soria

 kokapen-mapa 

Casa Rural Adobe El Burgo de Osma herritik 10 km iparraldera kokatua dago, Cañón del Río Lobos Natur Parketik 7 km-ra, eta Soriako hiritik 65 km mendebaldera. Madriletik 185 km ipar-iparekialdera gaude, Valladolidetik 150 km ekialdera, Zaragozatik 200 km mendebaldera, Burgostik 110 km-ra, Logroñotik 170 km-ra, Bilbotik 270 km-ra, Valentziatik 400 km-ra eta Bartzelonatik 540 km-ra.

 valdemaluque 

Valdemaluque Soriako probintziaren mendebaldean kokatua dago, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan. 100 biztanle inguruko Gaztelako herrixka batean, Ucero ibaiaren ibarrean kokatua eta haritz, pinu eta ipuruz osatutako basoek inguratua. Guretzat, Valdemaluque bete-beteko lasaitasuna da.

 Sorian zer bisitatu 

Landa-turismoko gida-liburu azkarra, inguru hau ezagutzen ez duen bidaiariarentzat, toki interesgarri nagusiak azalduz. Valdemaluquek oso kokapen egokia du probintziaren mendebalde osoa ezagutzeko, baita Soriako beste inguru batzuetara eta Segovia eta Burgoseko probintziara txangoak egiteko.

 cañón del río lobos 

Cañón del Río Lobos horma bertikal malkartsuko haitzarte sakona da, 1985. urtean Natur Parke izendatua. Geologia, fauna eta landaretza aldetik dibertsitate handiko ekosistema natural bat da, eta babesleku berezia da sai arrea bezalako hegaztientzat. Oso ongi seinalatutako bide eta ibilbideen sare zabal batek parke osoa oinez egiteko aukera eskaintzen du. Ucerotik gertu, tenplarioen San Bartolome baseliza ospetsua ikaragarrizko horma bertikal baten oinetan altxatzen da, leize handi baten ahoaren ondoan. Eraikin honek, erdi aroko sinbologia enigmatikoarekin batera, halako natur ingurune hunkigarrian duen presentziak hainbat interpretazio magiko eta esoteriko piztu ditu.


 adobezko gure etxea

 lurrez egindako etxea 

Lurra aldarrikatzen dugu tokian tokiko eraikuntza-tresna naturala, merkea, osasungarria eta eraginkorra delako, ezaugarri isolatzaile on batzuk eta xarma plastiko handia duelako, eta bide batez, adobeak herri-arkitekturan izandako garrantziagatik duen ondare-balioa ere goraipatu nahi dugu. Soriako arkitektura tradizionalaren forma, elementu eta materialekin errespetuz jokatzen duen birgaitze-proiektu bat garatzen dugu. Iraunkortasunaren ikuspegitik ekin genion proiektu honi, ingurumen-eraginak gutxitzen ahaleginduz.

 casa 'pinariega' 

Pinaresko etxea Soria eta Burgos artean Pinares izenez ezagutzen den eskualdeko etxebizitza tipikoa da. Oro har, egurrezko egitura du, harlanduzko hormak behe-solairuan eta lurrezko hormak goi-solairuan, eta teilatua, berriz, teila arabiarrez egina izaten da. Pinaresko etxeen elementurik nabarmenenetako bat sukalde osoa estaltzen duen tximinia koniko handia izan ohi da.

 obrak argazkietan 

Gure etxearen berreraikitze-prozesu osoa islatzen duten 430 argazki baino gehiago.

casa rural

landetxe homologatua
Soria, Castilla y León
erregistro zk. 42/000229

nuestra casa de adobe

Gure proiektuaren azalpena eta gure obraren kronika

qué ver en soria

Soriako mendebaldeak eskaintzen dituen leku interesgarrienak azaltzen ditugu

encuesta
de satisfaccion

Eman ezazue zuen egonaldiari buruzko iritzia, aurrera begira ere hobetzen laguntzeko