'Adobe' mesede egiten digun etxe bat da. Ez dakigu material naturalengatik ote den, antzinako gelengatik ote den, edo osagai horiek guztiak neurri egokian uztartzeagatik ote den. Hemen gustura sentitzen gara.
Patxada eta ongizatezko giro bat sortzeko baliabideak jarri ditugu, eta edozein adinetako bikoteek eta lagun-talde txikiek deskonektatzeko, lasaitzeko eta pilak kargatzeko toki bat aurkituko dute bertan.
Giro hori eta atsedena eskaintzeko, 12 urtetik beherako haurrik edo jaioberririk gure ostatuan ez hartzea erabaki dugu.
Ateak zabalik ditugu gure landa-turismoaren kontzeptua natur ingurune eder batean lasaitasuna bilatzen duten bidaiariekin partekatzeko.

