es  eu  ca  en  fr  de

sorian zer bisitatu

casa rural adobe
landetxea - valdemaluque, soria   

Soria mendebaldean zer ikusi

 

Ikusgarria da Soriako paisaien aniztasuna eta natura eta kultura aldetik duen ondare aberatsa.

Baina halaber, biztanle-dentsitate txikiena duen Espainiako probintzia izateagatik (9,2 biztanle/km2) nabarmentzen da, eta esan liteke, beraz, biztanle urriko lurralde abandonatua dela.

Landa-turismoarentzat amets bat bezalakoa da, dekadentea eta iradokitzailea, bere eremu zabal handiekin, bere trafikorik gabeko errepideekin eta ustekabeko mila parajerekin.


Zer bisitatu

Probintzia osoa lorategi bat den arren, bisitatu beharreko natur gune garrantzitsu gisa azpimarratuko genituzke Cañón del Río Lobos (7 km-ra), La Fuentona (Abión ibaiaren iturburua) (27 km-ra) eta Urbión Mendizerra (Laguna Negra) (65 km-ra).

Garrantzi handiko aztarnategi arkeologiko zeltiberiko eta erromatar ugari daude, hala nola Uxama (El Burgo de Osma, 13 km), Clunia (Huerta del Rey, 45 km), Tiermes (Montejo de Tiermes, 58 km) eta Numancia (Garray, 69 km).

Aipatzekoa da, halaber, gazteluen ibilbidea (Ucero 5 km-ra, Osma 11 km-ra, Gormaz 26 km-ra, Berlanga 34 km-ra eta abar), baita Soriako arte erromaniko landatar ugaria ere, edota beste hainbat erlijio-monumentu, esaterako, El Burgo de Osmako katedrala eta San Baudelio baseliza mozarabiarra.

Inguru honetako hiri-multzo garrantzitsuenak hauek dira: El Burgo de Osma (10 km-ra), San Esteban de Gormaz (22 km-ra), Calatañazor (32 km-ra), Berlanga de Duero (34 km-ra) eta Soriako hiriburua (65 km-ra).

 Sorian zer bisitatu  daitekeen gehiago jakiteko

 

nuestra casa de adobe

Gure proiektuaren azalpena eta gure obraren kronika



qué ver en soria

Soriako mendebaldeak eskaintzen dituen leku interesgarrienak azaltzen ditugu

kokapena:

kokapen-mapa

valdemaluque

cañón del río lobos

sorian zer bisitatu