Valdemaluque itsas mailatik 950 metrora kokatua dago, Ucero ibaiaren ibarrean.
Bost herrik osatzen dute udala: Aylagas, Sotos del Burgo, Valdeavellano de Ucero, Valdelinares eta Valdemaluque. Denen artean 238 biztanle dira, eta 3,78 biztanle/km2 dentsitatea dute.
Egungo nekazaritza zerealetan (garagarra, garia, zekalea) eta ekilorean oinarritua dago. Laborantza tradizionalak, batez ere babarrunak eta patatak, auto-kontsumorako baratzetara mugatuak daude gaur egun.
Abeltzaintzari dagokionez, bi untxi-granja daude, bazkalekuan behiak daude, eta noizean behin Valdeavellano herritik ardiak etortzen dira.
Ibarraren bi aldeetan mendi ugari dago: hariztiak, pinudiak eta ipuruak, estepako basobera (txara), izpilikua eta ezkaia. Mendian orkatzak, eperrak, erbiak, azeriak, basurdeak... ugari dabiltza eta zeruan oso erraza da era askotako hegaztiak ikustea, batez ere harrapariak eta saiak.
Aldaketa-garaia da. Oso ziklo luze baten amaiera. Gure herritarrak Gaztelako laborarien azken belaunaldia dira, beren jakinduria kultural guztiarekin. Herriko isiltasunean gainbehera islatzen da. Zer ekarriko ote du etorkizunak?
Guretzat, Valdemaluque bete-beteko lasaitasuna da. Harrapatuak gauzka.
Hor ditugu zelaiak, ibaiak, basoak, loreak eta animaliak, txoriak eta zintzarriak...
...mendi-usaina, bide egokiak eta trafikorik gabeko errepideak, galtzeko tokiak...
...egur errearen usaina, ilunabarreko paseoak, izarrez betetako zerua...

