Etxeak bi solairu ditu eta soto/ardandegi txiki bat. Berreraikitze-lan horretan, bere horretan mantendu ditugu garai bateko gelak, erabilera berrira egokitzearren, eta hala, zapore handiko giroak sortu ditugu.
Atari zabalak behe-solairuko gela guztiak komunikatzen ditu.
Gure ostalariek bi egongela dituzte, nahi dutenean erabiltzeko. Egongela txikiak telebista eta banda zabaleko ordenagailua ditu, eta egongela nagusian, berriz, garai bateko ukuilua hartzen duela, egurrezko tximinia bat dago urteko edozein hilabetetako ilunabarrak girotzeko.
Eskailera nagusi handitik, egur trinkoko mailetan gora igoz, goi-solairu txapituladunera iritsiko gara, Pinaresko tximiniaren egitura erdi-erdian goititzen dela. Lau gela ditugu hemen (bestea behe-solairuan dago), eta bertan dago gure etxebizitza partikularra.
Herriko azken kalean kokatua dago etxea eta ikuspegi paregabeak ditu ibarrera, bazkalekura eta Cañón del Río Lobos aldera. Jangelatik noizbait lorategi izango den mila metro koadroko lur-eremura irten eta landa zabalean sentituko zara.

